Akzioduna izan

partager sur facebook partager sur twitter partager sur google plus envoyer à un ami plus

Akziodunak, enpresaren ezinbesteko aldea


Haien aurrezkiak inbertitzeko prest diren lagunak behar ditu ekonomiak, enpresak sortzeko eta laguntzeko, hauek ez baitira bakarrik maileguekin finantziatzen ahal : Kapitalarik ez duen enpresak ez du mailegu emailerik aurkituko. Eta enpresarik gabe ezin da enplegurik izan. Horrenbestez, akzioduna ezinbestekoa da enpresarentzat, eta berme hoberena independentzia finantzieraori dagokionez.

Enpresa baten akzioduna izatea «akzioak» deitzen diren titulu batzuen bidez haren kapitalaren zati baten jabe izatea da.

SOKOAko akzioduna izatea gehiago da. Euskal Herriko garapen ekonomiko iraunkorraren alde egitea da, balore batzuk sustatuz.

Akzio batzuen jabea izanda, sozioa ere bazara, eta horrenbestez, hainbeste eskubide dagozkizu. Nagusiak honako hauek dira:

  • Dibidendu eskubidea,
  • enpresari buruzko informazioa izateko eskubidea,
  • eta enpresaren bizian parte hartzeko eskubidea biltzar nagusietan parte hartuz,

Akzioen jabetza moduak

Gure enpresako akozio guztiak « nominatiboak » dira, alegia, zure izenean idatziak SOKOAko erregistroetan. Hark ditu kudeatzen. Egiteko manera horrek hurbileko harremanen alde egiiten du eta konfiantza sortzen akziodunarengan.

Akzioak zuzenean erosi badituzu, SOKOAn idatziak dira bakarrik. Hauei « Nominatibo Hutsak ».deitzen zaie.

PEA (Plan d’Epargne en Actions) delako baten bidez erosi badituzu, zure tituluak SOKOAko kontuetan agertzen dira baita bankuko kontuetan ere. Hauei « Nominatibo Administratuak ».deitzen zaie.

PEAri esker zerga aitorpenean ez dira sartzen dibidenduak ezta akzioak saltzean egindako irabaziak ere (Salbu giza-laguntzarako zergak).

Sokoako akziodunak

SOKOAk betidanik ireki du bere kapitala balore berak dituen, garapen ekonomikoa sustatu nahi duen eta Euskal Herrian enplegua sortu nahi duen orori. Haren kapitala enpresako langile guztiei irekia da 1983an martxan ezarri zen langile aurrezki baten bidez. Gaur egun %35 da haien esku.

SOKOA 830 akziodunen jabetza da, baina bakar bat ere ez da arribatzen kapitalaren %4ra. Aurrezten dutenen arteko elkarlan handi hori nahita pentsatu da. Enpresa ez da familia gutxi batzuen, banketxe edo talde industrial batzuen jabetza.

Oso fidela den akzio herrikoiari esker, enpresak bere fondoak ditu eta indenpendentzia finantzieroa bermatzen du. 

 

 

Argitalpenak

  • Komunikazio eskubidea erabiltzen da Biltzar Nagusien aurretik noski, baina baita urte osoan ere horretarako erabiltzen ditugun hainbat tresnei esker. Llau hilabete guziz ateratzen den « SOKOMOKO » akziodunen kazeta et gure web orria horren adibide.


        

 

 


Zuen iradokizunak entzunteko eta zuen galderei erantzuteko, hemen duzue gure helbide elektronikoa actionnaires(at)sokoa.com : Edozein momentuan zuen galderak, oharrak eta iradokizunak igortzen ahal dizkiguzue.