SOKOAk eserlekuak eta besaulkiak oparitu dizkio AIMAri

14.02.2014

Ezin da SOKOAk,  bulegoetako eta kolektibitateetako eserlekuen Frantziako lehen egileak, ingurumenarekiko eta gizarte ardurarekiko duen engaiamendua zalantzan jarri. Horren harira, eserleku eta besaulki sorta nabarmen bat oparitu berri dio AIMAri (Allons Imaginer un Monde d’Amitiés), Bardozen eta Akamarren kokatua den egitura ekonomiko soziala eta solidarioari.

Sokoa aspaldidanik kezkatzen da garapen iraunkorraz, eta egile bezala horretan duen arduraz: Valdelia eko-organismoaren sortzaileetariko bat da. Honek haien bizitzaren bukaerara iristen diren kolektibitateetako altzairuen bilketa, berrerabilketa eta birziklapena ditu helburu.

2013ko azaroaz geroztik, AIMA VALDELIArekin lotua da hitzarmen baten bidez, eta kolektibitateetako altzairuak biltzen ditu bertako zein nazioarteko akzio solidarioak aitzinera eramateko (Kamioiak bidaltzen ditu nagusiki Letoniara)