Gure lanbidea

partager sur facebook partager sur twitter partager sur google plus envoyer à un ami plus

Sormena

Eskaintzen dituen produktuak sorteko, diseinatzeko eta garatzeko, SOKOAk, diseinatzaile eta ikerketarako bere bulegoa dauka. Talde honek zerbitzu komertzialarekin eta  marketing sailarekin batera lan egiten du bulegoko altzarien merkatuko joerak hurbiletik jarraitzeko eta produktu berritzaileak eskaintzeko, ingurumena errespetatzen dituztenak, eta erabiltzaileen gustu eta beharrei erantzuten dituztenak. Ikerketarako bulego honek kontrolak eta probak ere egiten ditu, baita produktuek arautegiak errespetatzen dituzten begiratzen ere.

Ospe handia eta hainbat jatorri kulturalak dituzten kanpoko diseinatzaile batzuekin ere lan egiten du SOKOAk.

Fabrikazioa

 

Hendaian (Lapurdi) kokatua, fabrikak bat egiten duten 20 000 m² ditu ekoizpenerako, ERP (Baliabideen kudeaketarako eta planifikaziorako informatika) indartsu batek eramaten du fabrikazioa, bai ekoizpena eta osagaien beharrak kudeatzeko baita lanen egutegia antolatzeko ere, onartutako epemugak errespetatu daitezen. ISO 9001  eta ISO 14001 ziurtagiriekin, « Fabrication française » labelarekin, zuen exigentziei erantzuteko gai izango den produktu eta zerbitzu ona bermatzen du SOKOAk.

Cliquez sur l'image pour l'agrandir

Merkaturatzea

Frantzian

SOKOAk Frantzia osoa estaltzen du 7 agente komertzial eta salmenta buru batek osatzen duten sare bati esker. Banaketa horrez gain, modernagoak diren salmenta moduak erabiltzen ditu enpresak, katalogoen bidez edo admnistrazio publikoari salduz alegia. 10 komertzial-laguntzailek osatzen duten taldea binaka ari da agente komertzialekin batera bezeroari zerbitzua eta prestutasuna edozein momentutan bermatuz.

Exportazioan

Kanpoko merkatuek enpresak saltzen duenaren %25a dira. 60 herrialdetan fakturatzen du SOKOAk. Horretara iristen da inportatzaile espezializatuen bidez, katalogoen bidez edo tokiko ekoizle eta kolaboratzaile batzuen bidez.

Exportaziorako herrialde nagusiak : BENELUX, AEB, MAROKO, SUEDIA, NIGERIA, SUITZA, KANADA, PORTUGAL, ARABIAR EMIRERRI BATUAK, ESPAINIA, ALEMANIA, JAPONIA etb.

Cliquez sur l'image pour l'agrandir

Zerbitzuak

 

Hainbat produktuez gain,  SOKOAk hainbat zerbitzu eskaintzen ditu banatzailea zein erabiltzailearen bizitza errazteko.