SOKOAk ateak zabalduko ditu

17.09.2014

SOKOAk Hendaiako Joncaux-eko lantegiaren ateak irekiko ditu heldu den irailaren 27an. Fabrikazio-prozesuei, produktuei, azokei eta gertuko akziodunei buruzko bisita gidatua eskainiko du.1971n sortu zen enpresa Hendaian. Bulego-aulkiak eta kolektiboentzako aulkiak diseinatzen eta egiten dituzte, eta Frantzian eta beste hainbat herrialdetan saltzen dituzte.

Eguneko 2.000 aulki egiten dituzte Hendaian.

SOKOAren lanak 3 oinarri nagusi ditu:

- Aulkiak merkatuaren beharren arabera egitea.
- Tapizen maisutasuna.
- Produktu amaituaren muntaketa.

Plantilla 232 lagunekoa da; horietatik 180 “Sokoberri” lantegikoak dira, eta 40, “Elkar” egoitza sozialekoak. Gainerakoak kanpoko salmenta-taldekoak dira.
ISO 9001 eta 14001 (ingurumenekoa) ziurtagiriak eskuratu dituenez, enpresak 5 urteko bermea duten aulkiak eskaintzen ditu, “Frantzian egindakoa” etiketarekin.
Lantegiak 20 000 m² ditu eta, bertan, egunero, 2.000 aulki egiten dituzte; hau da, urtean 450.000 inguru.

SOKOA 1.a da Frantziako merkatuan eta ekoizpenaren % 20 baino gehiago esportatzen du

Frantzian banatzaileen bidez, administrazioaren bidez eta gutuneria bidezko salmentaren bidez aulkiak banatuta, enpresak esportazioaren aldeko apustua egin zuen duela 20 urte.
Azken 12 hilabeteotan, SOKOAk honako azoka hauetan parte hartu du: Shanghai, Dubai eta Chicago. Eta urrian Kolonian izango da.
Produktuak berrogei bat herrialdetan banatzen ditu: Suedia, Nigeria, Txile eta Boli Kostan, besteak beste. Esportazioa lehentasuna da enpresarentzat.

3.500 enplegu baino gehiagoren eragilea da SOKOA.

Euskal Herrian enpleguak sortzeko helburuarekin, hasiera-hasieratik, enpresak hainbat elkarte sortzen eta garatzen parte hartu du. Gero, duela 30 urte, SOKOAk eta bertako zuzendariek HERRIKOA sortzen eta aurrera ateratzen lagundu zuten. HERRIKOA gertuko arrisku-kapitaleko elkartea da, eta hori da gaur egun oraindik ere akziodun nagusia, Akitania eskualdearekin batera.
Azken urteotan, SOKOA bere langintzaren inguruko jardueretan aritu da gehienbat, eta Taldean txertatu ditu COLLECTIVITE SERVICE (Baiona), EUROSIT (Nevers) eta Frantziako, Hego Euskal Herriko eta Nigeriako hamar bat enpresa.
Era berean, zuzeneko edo zeharkako partaidetzekin, kanpo-garapen horrek 3.540 enplegu baino gehiago sortzen edo mantentzen lagundu du; horietatik 3.080 Euskal Herrian.

Akziodunen taldea gertukoa eta herrikoia da.

Tokian bertako aurrezkiei esker sortuta, jatorriko hiru balioen inguruan eratu da enpresa:

  • Euskal Herriko ekonomiaren garapenean eta enpleguaren sorreran laguntzea.
  • Irabazien banaketa orekatua eta langileak, modu esanguratsuan, kapitalarekin elkartzeko nahia
  • Kudeaketaren gardentasuna.

Balio horiek partekatzen dituzten guztiei zabalik dago kapitala, eta gaur egun 750 akziodun baino gehiago ditu. Akziodun horiek fideltasun bikaina dute, gehienek 10 urte baino gehiago baitaramatzate akziodun gisa.
Era berean, enplegatuek ere partaidetza dute enpresaren kapitalean, 1983an soldata-aurrezkia ezarri zenetik. Gaur egun kapitalaren % 33 enplegatuen eskuetan dago.
Duela 40 urtetik etengabe sortutako irabaziei esker, SOKOAk akziodunei etengabeko ordainketa eskaini ahal izan die, urtean % 6 inguruan mantentzen den errentagarritasun-tasarekin.

Elkartearen akzioak salgai daude, gurekin elkartu eta SOKOAko akziodun izan zaitezke. Akzioen kasuan, PEA aukera daiteke; jar zaitez gurekin harremanetan (webgunea: www.sokoa.com edo posta elektronikoa:  g.chaudiere@sokoa.com edo telefono-zenbakia: 05.59.482.482).

ISO 26000 gizarte-ekimenaren testuinguru horretan antolatu du SOKOAk ate irekien jardunaldi hau, gertutasuneko testuinguruan, tokiko enpresa hobeto ezagutarazteko.

Bisitaren ostean janaurrekoa eskainiko da.

Etor zaitez SOKOA ezagutzera, esku zabalik hartuko zaitugu!