Iratzoki & Lizaso diseinu estudioa Alaiari buruz

07.12.2017

"Alaia bi urteko lan eta ikerketa teknikoaren emaitza da. Ahalik eta jende gehienarentzat pentsatua, Alaiak itxura garbia eta goxoa du, horrelako eserleku bati galdetzen zaizkion funtzionalitate guztiak baztertu gabe. Zehatza zen bideorriari goxotasuna eta sinpatiarekin erantzun diogu. Ehunezko edo sarezko bizkarrarekin, hainbat mekanismo eta opziorekin, Alaia betebehar askora egokitu daiteke, eta hori guztia prezio onean".