25.02.2014


Sokoak berriz ere saritua izan da TADI edo Diseinu Industrialeko Akitaniako Sarietan. Oraingoan abiatu berri duen
eserleku modular batzuen programarengatik izan da, komunikazio eta elkarbizitzarako lekuak egokitzeko pentsatua dena, eta Jean Louis Iratzoki diseinatzaileak marraztu duena. Prezio onekoa eta moldagarria, programa hau pentsatua izan da edozein konfigurazio ahalbideratzeko. Osagai sinple bezain abilekin dator, mahaitxoak, loreentzako untziak, eta arabotsarentzako paretak. Haren arloan segituz, alegia eserlekuen arloan,  programa honi esker enpresak merkatu berri bati helduko dio, lekuen egokitzapenari.

 

Pierre Odriozola, Zuzendari Nagusiak, bere ikuspunstua azaltzen digu berrikuntza eta diseinuari buruz, bai Sokoan baita altzairuen arloan orohar ere.(Elkarrizketa frantsesez)