Biltzar nagusia une garrantzitsua da SOKOAren bizian.
Momentu berezia da zuzendaritzarekin elkartrukatzeko. Oinarrizkoak diren eta enpresaren funtzionamendu onarentzat garrantzitsuak diren gaiei buruz akziodunek duten erabakitzeko ahalmenaren adierazlea da.
Akziodun guztiek, akzio kopurua edozein izanda ere, dute biltzarrean parte hartzeko eskubidea.
Ezin baduzu bertara joan, urrunetik bozkatu dezakezu edo zure botoa eman beste akziodun bati, bikote kideari edo presidenteari.
Biltzarra baino lehen, interneten bidez bozkatzeko aukera ere eskaintzen du SOKOAk.
Hiru Biltzar Nagusi ezberdinera parte hartzera deitua izan zaitezke:
Ohiko Biltzar Nagusia (OBN)
Urtean behin ospatzen da, urtea hetsi eta ondoko sei hilabeteetan. Administrazio kontseiluak pasa den urteko kudeaketaren berri ematen du.
Biltzarrak aurkeztu zaizkion kontuei buruz trinkatzen du, eta dibidenduen zenbatekoa eta horiek ordaintzeko modua adosten ditu. Akziodunen artean hautatutako administratzaileen eta kontuen ikuskarien segitzeari edo izendatzeari ekiten dio, eta beharrezko baldin bada, haien errebokatzeari.
Bertan diren edo ordezkatuak diren akziodunen bozen gehiengo sinplean hartzen dira erabakiak.
Ezohiko Biltzar Nagusia (EBN)
Edozein momentuan deitu daiteke erabaki batzuek estatutuen aldaketa eragiten dutenean, eta batez ere, kapitalaren hemendaketa edo murrizketa eragiten dutenean.
Bertan diren edo ordezkatuak diren akziodunen bi herenen gehiengoarekin onartzen dira erabakiak.
L’Assemblée Générale Mixte (AGM)
Elle permet de soumettre aux actionnaires, des résolutions relevant des Assemblées Générales Ordinaire et Extraordinaire dans le cadre d’une seule Assemblée Générale.