Zenbaki gakoak

Salmenten zenbatekoa eta emaitza garbiak

Mundu mailako ingurune ekonomiko zail eta konplexu batean eta aurrekaririk gabeko baldintza ekonomikoetan, konpainiak oso errendimendu ona lortu zuen, bai jarduerari dagokionez, bai errentagarritasunari dagokionez.

2020an ere irabazi emaitza lortu ondoren, 2021ean kasik 2 milioi euroko irabazi garbia lortu dugu.

 

Azpiegitura finantzieroa

SOKOAren ezaugarri nagusietariko bat fondo propio garrantzitsu batzuengain oinarritzen den sendotasun finantzieroa da. Bere baliabide finantzieroen %60a dena.

Horrezgain, diru zor apala du eta altxortegi positiboa du.

Adierazle sozialak

260 lagunek osatzen dute SOKOAko taldea, 70 emazte eta 190 gizon. Hilabete sarien eskala 1etik 5ra doa.
Berdintasunean oinarritzen den, eta abantailak ematen dituen, emaitzen pizgarri sistema baten bidez, langileak dira enpresaren oparotasuna baliatzen duten lehenak.

2020an, osasun eta gero krisi ekonomikoa izan arren, lanpostu guztiak mantendu ditugu.