Dibidenduen gaineko zergaren simulagailua

Dibidenduen gaineko zerga: flat tax ala mailakako baremoa ?

2018rako finantzen legearen 28. artikuluak sakonki aldatu du, 2018ko urtarrilaren lehenetik goiti kapital higigarrien diru-sarreren gainean ezarriko den zerga.

SOKOAren akzioduna zaren bezainbatean eta zerga egoitza Frantzian baduzu, zure dibidenduak aldaketa horien eraginpean dituzu. 

Besterik gabean, % 12,80ko tasako zergapean dira hemendik goiti.  Zerga biltze finko bakarra duzu hori (PFU), «flat tax» izenez ere ezagun dena. 

Tasa horri gizarte zerga biltzeen % 17,20 gehitu behar zaio. Halatan, bada, zerga osoa % 30koa zenuke.

Halarik ere, gehiago interesatzen bazaizu dibidendu horiek diru-sartzeen gaineko mailakako zerga bidez (IR) aurkeztea, baduzu aukera hori eskatzea, baina hautu hori eginez gero ezin duzu gero aldatu. Hala hautatuz gero, honako hauek balia ditzakezu :

  • dibidenduek duten % 40ko apalmendua ;
  • CSG ordaintzen den urteko diru sartze osoaren gainean ordaindu CSG delakoaren zati bat (6,8%) kentzea.

Diru sartzeen gaineko mailakako baremoaren bidea (IR) zaie egokiena zergapean ez direnei.

Kasu! Hala hautatuz gero, osoki hartu behar da, alegia, zerga urterako zerga biltze finko bakarraren (PFU) eremuan diren diru sartze, irabazi garbi, mozkin, gainbalio eta kreditu orotarako. Hartara, zerga urte berean ezin dira kapitalaren zenbait diru sartze zerga biltze finko bakarraren bidez eta beste zenbait mailakako baremoaren bidez aurkeztu

 

Zergetan gertatu aldaketa honetan lagundu nahiz, SOKOA sozietateak simulagailu bat eskaintzen dizu.

Oso erraza da simulagailuaren erabilera, aski duzu honako datu hauek ematea :

  • Zure errenta zergapegarria (zure azken zerga oharrean aurkituko duzu)
  • Zure zerga familia osatzen duten parteen kopurua.

Simulagailuak zure bazterreko zerga tasa kalkulatuko dizu (TMI). Azalduko dizu ere hasiera batean interesgarriago ote zaizun zerga biltze finko bakarraren bidea (PFU edo flat tax) ala diru sartzeen gaineko mailakako baremoaren bidea (IR).

Oharra: simulagailuak zure zergaren zati baten balioztapen bat eskaintzen dizu, lehen aipatu dizugun informazioak aztertu ondoren. Horrek ez du SOKOA sozietatea ezertan ere lotzen azkenera ordaindu beharko duzun zergaren kopuruari dagokionean. Zalantzarik edo egoera bereziren bat bazenu, zure zerga bulegora jo ezazu.

Dibidenduen zergak